Orain dela hilabete batzuk, Espainiako Estatuko kolaboratzaile sutsuenak topatzeko 1936ko gerrara jo zuenean Etxezarreta jaunak harritu egin gintuen. Orain, berriz, harritu egin gaitu, bere artikulua Fernando Arambururen (sic) aipua egiterakoan.
Diruz lagundutako jarduera kulturala, euskal idazleen jarrera... oso gai bitxiak. Har dezagun, esate baterako, Jaurlaritzak euskal argitaletxeei 2011. urtean banatutako dirua. Diru gehien jaso zutenak Erein eta Elkarlanean izan ziren. Hirugarren diru laguntzarik handiena, ordea, Hiriak Liburuak argitaletxeak eskuratu zuen. Alberdaniak baino gehiago, Txalapartak baino gehiago… Inork ezagutzen al du argitaletxe horren libururik? Jo dezagun bere webgunera. Novedades atalean (elebakarra baita) haratx: Mikel Azurmendik eta Miguel Buenek idatzitako liburuak, besteak beste. Zeinena izango da ba argitaletxea? Orain dela gutxi arte, zeinena zen? Luis Aramburu (sic) Altunarena.
Zer iritzi du beste Aramburu —sic— honek diru laguntzei buruz, Correo-n eman zuen aditzera iazko urriaren 11n. Honela hasten zen artikulua: «Los nacionalistas son especialistas en solicitar favores y privilegios…». Horrek ere ispilurik ez etxean? Hortaz, Etxezarreta bietan zuzen. Bat: Espainiako eta Frantziako kolaboen artean euskaldun franko zegoen eta dago. Bi: egun, haietako batzuk idazle itxurapean beren jarrera koldar sasi-intelektuala garatzeko, diru laguntza ugari dute. Diru-murrizketaren beldurrik gabe, gainera.
Zuzendariari
Etxezarreta eta Aramburutarrak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu