Aurten bi urte beteko dituzten haur batzuen gurasoak gara, eta eskolan matrikulatzeko garaia heldu zenean, Hernanin ze aukera genituen ondo aztertu ondoren, bertan dauden hiru ikastetxe publikoetako bat aukeratu behar genuen; ez da ikastetxe bat hiru eraikinetan, hiru ikastetxe desberdin baizik. Gure aukeraketa egin, eta, hainbait arrazoirengaitik, Langile Ikastolan matrikulatu genituen. Hernaniko guraso gehienek aukera bera egin zutenez, 89 haur matrikulatu ziren bertan, eta 20 haur tokirik gabe geratu dira. Ikastetxea prest dago beste gela bat gehiago jartzeko, horrela gure nahiei erantzunez, baina ordezkaritzak ez du onartzen.
Zergatik? Non gelditzen da gure aukeratzeko eskubidea? Ematen diguten irtenbidea haurrak plazak hutsik dituzten ikastetxe publikoketan banatzea da (tartean Ereñotzukoa, egunero autobusa hartzeak dakarren eragozpenarekin),baina, hala eta guztiz, sei haur tokirik gabe geratuko lirateke. Hori konpontzeko eskaintzen diguten irtenbidea: ikastetxe erlijioso kontzertatu batera eramatea haurrak.
Hau al da euskal eskola publiko eta kalitatezkoa?
Hernanin eskola publiko laiko eta euskaldunaren alde, herritar guztien elkartasuna eskatzen dugu. Horretako, sinadura bilketa bat izan da, eta kaltetuak bildu egingo gara.
Zuzendariari
Euskal eskola publiko eta kalitatezkoa Hernanin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu