Hau da Nafarroako Ogasunean eman didaten erantzuna. «Ez dago dirurik». Urriaren lehenengo astean, 2010eko errenta aitorpenaren likidazio proposamena jaso dut. Kobratzea atera zait. Hurrengo hamabost egunetan inolako alegaziorik aurkeztu ez dudanez, azaroan nire dirua bueltatuko didatela pentsatu dut. Baina egunak aurrera doaz, eta diruaren aztarnarik ez daukat.
Azaroaren 14an Nafarroako Ogasunera deitzea erabaki dut, zer gertatzen den jakiteko asmoz. Hurrengo bi egunetan lau personarekin hitz egin ondoren, bi erantzun jaso ditut: «Ez dago dirurik» eta «dirurik ez dagoenez, ezin dugu itzulketarik egin». Harrituta, galdetu dut: «Orduan, noiz bueltatuko didazue nire dirua? Zeren, egongo dadirua itzultzeko mugaren bat, ezta?». Erantzuna: «Gauzak nola dauden ikusita, lehen sei hilabetekoa zen epea desagertu egin da , sentitzen dugu». Lasaitasuna mantentzen saiatu naiz, eta berriro galdetu dut : «Beraz, baliteke 2012 edo eta 2013 arte nire dirua ez berreskuratzea». Erantzuna: «Ezin dizugu besterik esan». Etsita, jangelara joan eta bazkaria berotzen dudan bitartean, egunkaria hartu dut. Eguneko titular nagusia irakurri dut: Barcinak bere soldata %33 igo du.
Aizu, pentsatu dut, ba egia da ez dagoela dirurik.
ZUZENKETA: HerenegunBERRIAk 4. orrian argitaratu zuen iritzi artikulua Jone Bengoetxearena zen, eta ez Jose Bengoetxearena BERRIAk argitaratu zuen bezala. Barkamena egileari eta irakurleei.
Zuzendariari
Ez dago dirurik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu