Zuzendariari

Ez du balio

Gasteiz.
2011ko abenduaren 23a
00:00
Entzun
Emigranteen inguruan sortzen diren arazoak direla eta, Joxe Iriarte Bikilak zioen oso estua dela zapaldu eta zapaltzaileen arteko marra, batzuetan bata bestea bihurtzen dela; hain zuzen, Mendebaldeko Herri zapalduei dagokie, gurea barne.

Baina metamorfosi hori ezin diogu kapitalismoaren krisiari leporatu, ezin da izugarri programa on batekin konpondu, boto eskubidea aldarrikatuz esate baterako. Dena den, ez dirudi Bikilari asko axola dionik boto eskubidearen ukazio horrek; berak Amaiurri eman diola botoa eta kitto!!!; hori bai, Geroa Baik lortutako emaitzak begi onez ikusiz, hau bai dela aldaketa handia!

Bikilak aipatzen du Errenteriako Iztieta auzoa, eta hamaika kasu ere aipa daitezke. Hala ere, poemak zioena La ikurriña es una lanza y el pueblo llano con Euskadi siempre avanza. Uste dut oraindik ere indarrean dagoela, noski! Adi; batzuetanestua baita borroka eta oportunismoaren arteko marra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.