Irailaren 26an ELAk eta LABek, beste erakunde sindikal eta sozialekin batera, greba orokorra egitera gonbidatu gintuzten. Zalantza barik, aldarrikapenerako garaia da, murrizketei gure ezetzik handiena adierazteko. Bizi garen krisiari aurre egiteko, beste ekintza batzuk jarri beharko lirateke martxan etorkizun oparoagoa sortuz bizi dugun egoerarekiko.
Bizi duguna ikusita, gure sindikatuek eszenifikatzen duten banaketak arduratzen gaitu, egoera honek eragozten digulako oposizio bortitzagoa egitea aurrean dugun arerioari. Arduratzen gaitu, era berean, sindikatuen arteko elkarlanean beste arrazoi batzuk egotea, borroka komunean estropezu eginez, datozkigun eta etorriko zaizkigun murrizketak zalantzan jarriko lituzketenak. Sindikatuen arteko ika-mika horiek porrota dakarkigute, gure eskubideen aldeko borrokak erabat baztertuz. Dugun banaketengatik, martxan jartzen ari diren murrizketetan erantzukizuna badugula pentsarazten digu, erabat ahulduta garelako legedia aldaketa horren aurrean.
Horregatik, hausnarketa sakona egin dezatela eskatzen diegu sindikatuen arduradunei. Behartuak sentitzen garelako egin nahi ez dugun ibilbidea egitera eta ibilbide horri behar bezalako muga eraikitzean sindikatuen arteko elkarlana ezinbestekoa delako. Sindikalismoa bai Euskal Herrian eta bai Espainian zuzentzen duten arduradunengan hausnarketa egin dezaten helarazten dugu gure hausnarketa.
Zuzendariari
Greba ulertzeko beste modu bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu