Etsaien hilotzak denbora luzez atxikitzea, ondo hausnartutako indar erakustaldi bat izateaz gain, hildako zein senitartekoak iraintzeko era bihozgabea ere bada. Israelek konfrontazio militarretan hil eta hilobi anonimoetan ezkutatuta izan dituen 91 palestinarren gorpuak itzuli berri dizkie senitartekoei. Esan beharra dago kasu batzuetan hilotz horiek palestinarren-tzat debekatutako lur-eremu okupatuan egon izan direla hilobiratuta 37 urte luzez.Bertako gobernuburuek1.600 preso palestinarrek egindako gose grebaren ondorioz lortutako akordioaren barruan kokatu izan dute bake elkarrizketak indarberritzeko asmoz keinu humanitariotzat definitu duten pauso hau.
Baina gorpuak lurperatu eta progua egiteko aukera ebatsi edota ekintza armatuetan inoiz parte hartu duten herritarrak zigortzea helburutzat daukan zigor kolektiboaz hitz egiten aritu ahal izango ginateke aldi berean.
640 inguru dira Espainiako zein Frantziako estatuko espetxeetan sakabanatuta jarraitzen duten euskal preso politikoak. Eta asko dira gaixotasun larriak edota zigorraren hiru laurdenak beteta edukitzearen ondorioz kalean beharko luketenak. Izan ere, egun, Euskal preso politikoen kolektiboa makurraraztea lortu izango duen estatu bi horien etengabeko ametsaren arma nagusia horixe baita, «keinu humanitarioak» ahalbidetzen dituzten lege horien bortxa.
Zuzendariari
Guda zikina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu