Duela egun batzuk gure aita/aitona zendu da Donostia Ospitaleko Neurologia sailean garuneko iktus baten ondorioz, bere bizitzako azken hiru asteak ingresatuta eta inkontziente igaro ostean. Azken momentu gogor eta samingarri hauetan, gure guraso/aitona-amonak berriz ere elkarrekin nola egin duten aurrera ikusi dugu seme-alaba nahiz bilobok.
Ez ditugu inoiz ahaztuko ospitalean pasatu ditugun azken asteak, eta betirako geratuko da gure oroimenean 248. gela. Era berean, ez ditugu ahaztuko ospitaleko langileak, eguneko edozein ordutan etengabe gelatik sartu-atera ibili direnak.
Ez zegoen beraien esku eta ezin izan dituzte aita/aitonak galdutako gaitasunak berreskuratu, baina momentu oro saiatu dira bere sufrimendua ahal zen txikiena izaten. Eta horrela, guztien laguntzarekin, gure aita/aitona poliki-poliki zendu da, inolako sufrimendurik jasan gabe eta konturatu gabe.
Aipamen berezi bat egin nahi diogu Urtasun medikuari, bera izan baita prozesu hau zuzendu duen neurologoa, bera izan baita egunero guregana hurbildu dena egoeraren berri emateko, bere erabakiak azaltzeko eta gertatzera zihoana gu guztioi onartzen laguntzeko.
Donostia Ospitaleari gure eskerrik beroena.
ZUZENKETA: Xilaba bertsolari txapelketako lehen kanporaketako emaitzak oker batekin eman zituen BERRIAk igandean. Ortzi Idoate ez zen seigarren sailkatu, hirugarren baizik; eta Ortzi Murua ez zen hirugarren sailkatu, seigarren baizik.
Zuzendariari
Gurasoen izenean, Donostia Ospitaleari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu