500 urte —hau da, V mende— Nafarroako Erresuma militarki konkistatua izan zela. Hainbat gudak garbiki erakutsi digute gure burujabetza berreskuratzeko grina erakutsi genuela, hala nola Noaingo edota Amaiurreko gudak.
Nafarroako Erresuma euskaldunak animalezko inbasio bortitza bizi izan du. Gure historiak gaur egun arte agerian uzten digu nolako estrategia martxan jarria izan den konkista hori asimilazio tresna desberdinen bitartez gaurkotasunean irauteko.
Gure historia gure aberriaren sustrai bat da, hizkuntza edota kultura bezala. Gazteoi, euskaldun nortasuna dugulako erasotzen digute. Naia eta Audrey ahizpak ez dute 1512. urteko inbasioa bizi, baina bai frantses estatuaren kolonizazio errepresiboa. Gure historiaren orri bat da, eta hurrengo belaunaldiek jakin beharko dute.
Emazteak beti izan dira historiaren mezulariak, gurean gaur gogorki gure historiaren protagonistak bilakatu dira.
Azken urteotan, gazteok hainbat eraso jasaten ditugu, gu garelako gure geroa liburuetan idatziko dugunak.Euskaldun gazte izatea krimen bat ote da? Gure herri aske baten alde borrokatzea delitu bat ote da? Euskal Herriak merezi duen burujabetza nahi dugulako zigortzen gaituzue?
Senpereko bi Nafar Erresumako kideen oihuak entzun ditut: Ei gazte, jalgi hadi plazara, herrira. Euskal gazteria mugitu, borrokatu eta garaitu.
Zuzendariari
Gure historiaren orri bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu