Badirudi euskaldunok ez ditugula baloratzen gure artistak, edo hain gutxi baloratzen ditugula ezen eurek ere ezin baitute euren burua behar den beste baloratu, eta guztiz penagarria da gure kultura eta artearen desjabekuntzaren bidean.
Hesian musika taldea, esaterako, bikaina da. Hitzetikizeneko euren 4. diskoko Guregatik kantu indartsueta ederra entzutea guztiz zirraragarria da, izugarrizko plazera.
Pena da bere letra interneten hutsez beteta agertzea, hari horiek mugitzen dituztenek arreta handiagoa izan beharko lukete gure sortzaileen lana lau haizeetara barreiatzeko orduan: «…amets hau egia bihurtuko dugu maitasunaren erroetatik, bizitzak eskeini digun opari hau ez da galduko sasietatik. Hitzetik, bihotzetik, sentitzen dudan guztiagatik, hiregatik, zuregatikesaten dut, zin egiten dut…».
Euskal musika talde hau eta beste batzuek telebistan ikusteko irrika bizian nagoela, zein izan den nire azkensorpresa? Zuriñe Hidalgo, Hesian taldeko kantari bikainetako bat, Operacióntriunfo moduko batean,Julieta Venegasen si tú quisieras andar conmigo dioen kanta kutrea interpretatzen entzutea eta ikustea ETB 1ean.
Mespretxatzen dugungureaz eta guregatik esaten dut, zin egiten dut,euskalduna izatea bai harrigarria!
Zuzendariari
Gureaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu