Bizikide errespetatuak: zuengana zuzentzen natzaizue, Bizkaiko herritar modura, Bizkaiari eta Euskal Herriari beti onena desiratzen diena etahori lortzeko bere ahalegin zintzoak ekartzen saiatzen dena.
Lehenengo eta behin, zorionak! Zuen hauteskundeetako garaipenagatik. Hori esanda, nahi nizuen azaldu nire desadostasun mingotsa, autonomasiaz Aldundiaren organo errektorearen, Batzar Nagusietako Mahaiaren osaketaren harira, zeinean, eta ebidentziaz, zuen erabakia izan da Bildu mahaitik kanpo uztea. Ez dut zalantzan jartzen arrazoiak izango dituzuenik halako muturreko erabakiak hartzeko. Hala ere, hona galdera batzuk:
Zer onura dakarkio Bizkaiari halako neurriak, hizkera demokratikoetan ezin azaltzekoak? —Ikus Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako mahaien osaketak—; apartheid horrek zertan laguntzen dio Euskal Herriaren baketzeari? Iluntasun burokratiko horrek nola elikatzen du jasangarritasun politikoa, gardentasuna?
Bi proposamenekin natorkizue: bata, utzi aulki bat Bilduri, zuen ordezkari bati uko eginez. Eta bestea, sortu hirugarren idazkaritza, hau da, sei ordezkariko mahaia, non koalizioak izango duen bere ordezkaria. Nire ustez, halako neurririk, edo antzekorik, ez hartzekotan, Bizkaia gobernatzeko hauteskundeetan irabazitako legitimitatea galduko zenukete. Adeitasunez.
Zuzendariari
Gutun irekia Jose Luis Bilbao jaunari eta haren taldeari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu