Zuzendariari

Hamaika gazteri 110 urteko zigor eskaera

Patxi Flamarique.
2011ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Hemendik egun batzuetara, urriaren hasieran, Nafarroako hamaika gazte Espainiako Auzitegi Nazionalera daude deituta deklaratzera.

Epaiketa hasiko da haien aurka, eta 110 urteko kartzela zigorra eskatzen dute haientzat.

2008ko irailean eta urrian atxilotu zituzten gazte horiek; galdeketa luze eta basatiak pairatu zituzten hainbat egunetan, eta kasu gehien-gehienetan, gainera, torturak salatu zituzten.

Honako hau egozten diete gehienei: «Talde terroristako kide izatea (Segi)».

Baina haien delitua, izatekotan ere, hau da: etxebizitza duina eskatzea, prekarietatea salatzea, guztientzat eskubide berak aldarrikatzea, herri jaiak bultzatzea, euskaraaldarrikatzea... bainabatez ere gazte inkonformistak dira.

Espainiako AuzitegiNazionaleko fiskalak 110urteko kartzela zigorra eskatu hamaika gazte horien aurka. Hamar urte gazte bakoitzarentzat —hilketa batengatikezartzen den zigor bertsua da—.

Ezin dugu onartu legearen babesean berriro ere epaiketa faltsu horiek egiten segitzea Auzitegi Nazionalean. Gaizki deitutako«lege antiterrorista» horiek frankismoaren oinordekoak direla ere ezin ahantz dezakegu.

Guztien artean lege horiek bertan behera gera daitezen borrokatu behar dugu,eta lortu behar dugu proiektu politiko guztiek garatzeko aukera izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.