Zuzendariari

Hernaniko Celulosas, Gureola, SOS

Gorka Olazabal.
Gureolako langileen izenean.
2012ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Mendeurrenaren urtea, ospakizunetarako urtea. Enpresa indartsua. Hitzak besterik ez. 100. urteurrenean egoera bestelakoa da, ordea; guztiz bestelakoa. Hilabete da jada lantokiko produkzioa etenda dagoela; geldirik gaude. Argindarra moztu digute, ez baitzen ordaintzen. Langileok zaintza lanak egiten ari gara, lapurretak eragozteko. Soldatarik jaso gabe, etorkizuna nolakoa izango den jakin gabe eta, batez ere, itxaropenik gabe.

Egoera hau kudeaketa txarraren ondorioa da, eta honek baditu arduradunak. Badakigu zein diren. Hau dena bazetorkigula ikusten genuen, eta azkenean iritsi da. 47 gizon eta emakume gara enpresa honetan lanean gabiltzanak, 47 familia etorkizun iluna dugunak krisi garai honetan. Baina ez gara gu bakarrik; bada besterik: bezeroak, materiala saltzen digutenak, gurekin batera dabiltzan beste enpresak. Horien egoera ere larria da. Haientzat ere, gure besarkadarik beroena eta egoera honetatik ateratzeko ahal duguna egingo dugulako hitza. Tamalez, ordea, ez dago gure esku.

Argi izpiren baten zain gaude, baina gaurdaino iluntasuna besterik ez dugu sumatzen.Nazkaturik gaude haizeak daramatzan hitz goxoak entzuteaz. Nazkaturik gaude izango diren gauzez eta inoiz gauzatzen ez direnez. Nazkaturik gaude inoiz iristen ez den etorkizun oparo baten zain egoteaz. Ekintzak nahi ditugu, bidea ekinez egiten baita, eta ez hitzez.

Gureolarentzat konponbidea nahi dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.