Panikua sortzen die espainiarrei euskaldunok gure historia arakatuz gauza txiki batez ohartu izana: denok nafarrak garela, eta, munduaren aurrean izateko estatu bat genuelarik, bortxaz, konkistaz eta mendekuz eurek suntsitu zigutela etorkizuna.
Kakalarria sartu zaie konturatu direnean, nafarrok, etorkizunean berriro ere estatu propiorekin joka dezakegula Europako, munduko partida. Horregatik, independentzia zaleak ez gaitezen inoiz %50 izan, ahalik eta espainiar gehienak sartu nahi dizkigute erroldan.
Zenbat sartu nahi dituzte? Ehuneko zortzi, hamar…? Arazoa matematikoa balitz, erraza litzateke: horiek sartuta, kenketa egin eta kito. Nahikoa litzateke, beraz, estatu propioa sortzearen aldekoak %42 edo %40 izatea.
Kontua da Espainiaren arazoa ez dela matematika, erabakimena baizik. Aukera demokratikoa birrinduta, euskaldunoi demokraziaren xede nagusia ukatzen zaigu: nafarrontzat «gehiengoa» ez omen da «nahikoa», izan nahi dugun hori izatea erabakitzeko. Joko arauak aldatuta, nahikotasuna jartzen zaigu lortu beharreko helburu, nahiz eta Espainiako eta Frantziako kontuetan ez izan gehiengoa. Gurean, nahikotasuna aldebakartasunarekin lotua dago. Nork esan du alde bakarrak independentzia erabakitzea ez dela demokratikoa? Hor dago Kosovoren erabakia (2008-02-17) eta Hagako Nazioarteko Justizia Auzitegiaren ebazpena (2010-07-22). Gu noiz izango gara estatua berriro? Horretarako nahiko garenean.
Zuzendariari
Hispanikus
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu