Zuzendariari

Independentzia? Bai, gurea

Euskara irakaslea.
2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Izugarria da herri honek jasan dituen konkisten ondorioz euskaldunok, nafarrok, pairatzen dugun nahasmena. Ez dakigu nor garen, zer garen, zer egin diguten; aitzitik, franko-espainiarrek aukera duten guztietan muturraren aurrean jartzen digute beraiek moldatutako gure historiaren narrazioa.

Horren isla dira batzuek hain harro ospatzen dituzten Alarde, Bordondantza, Wellington Tolosan edota Donostiaren erreketa. Ez dakite zer egiten duten. Kanpotik etorri, eta bertakoak mendean jartzeko helburuz eragindako bortxa, hilketa eta sufrimendua ospatzen duten euskaldunek ez dakite zertan ari diren. Imajina itzazue juduak europar batzuengandik jasandako genozidioagatik topa egiten.

Imajina itzazue euskaldun horiek euren emazteak bortxatu, semeak hil, etxea suntsitu edo anai-arrebak torturatu dituztenei ohore egiten. Imajina itzazue Frantziaren aurrean euren independentzia berreskuratu eta guri subiranotasuna desegin ziguten espainiarrei men egiten. Ez dago imajinatu beharrik. Atera kalera eta hor ikusiko dituzue. 1813ko Gasteizko bataila, Tolosako liskarra, Donostiaren suntsiketa, eta San Martzialgo gudaldiaren bigarren mendeurrena izango da datorren urtean. Aurrekoetan egin den moduan: 1512ko Nafarroaren konkista, 1937ko bonbardaketak, Gipuzkoaren armarria, hiribilduen sortzea edota Antzuolako mairuaren Alardean, oraingoan ere, memoria historikoa landuko dugu independentzia behar dugula, gurea, aldarrikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.