Bilbotik hurbil, eta ondo baino hobeto komunikatuta:errepideak, trena,korridorea, aireportua. Aspaldi dabiltza Bilbo txukuntzen eta Ibaizabaleko alde bietako entrepresa «itsusi eta zaharkituak» handik ateratzeneta, jakina, «nonbaiten kokatu behar hauek».
Hartu mapa eta hasi margotzen lur sailak; oraingoan,Kurutze eta Ugarte urdin kolorez jarri dute, industriagune dela adierazteko, geroago Lezamaren alde bi hauek bat egiteko asmoz, Aretxalde ia osoa industriagune klasifikatuta.
Kontraesan nabaria: batetik, krisia dela eta, garatu gabeko hainbat industriaguneeta pabiloihutsik, eta, bestetik,lur berriak konkistatzeko kapitalarenase ezineko egarria, bihar-etzirako lur sailak prest izateko.
Kapitalak (diruak) tresna ugari ditu eskura bere helburuak lortzeko, euretariko bat udala delarik; herriko ordezkariek aukera paregabea dute herritarren iritzi eta interesekin konektatzeko, eta ezkapitalak markaturiko bidea nahitaez jarraitzeko.
Inor ez dago garapenaren aurka,baina neurgailua noren eskuetan dagoen ikusi behar; herritarren parte-hartzea zenbat eta zabalagoa izan, ziur erabakia egokiagoa izango dela Lezamaren etorkizunerako. Azken baten, herria herritarrok egiten dugu, eta herritarron esku izan beharko luke zein motatako Lezama eraiki nahi dugun erabakitzea. Txoko honetatik dei egiten diet udalkideoi: garbi jokatu eta bermatu herritarron erabakitzeko eskubidea. Lezamarrok badugu zeresanik gure herriaren etorkizunaz.
Zuzendariari
Kapitala prest Lezama bortxatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu