Zuzendariari

Kargugabetzeen zentzurik eza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen zuzendaria.
2012ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Aitortu beharra daukat ez nuela inoiz asmatuko hondakinen kudeaketaren gaiak sortu duen zalapartalortuko zuenik. Bertsolari aski ezagun baten idatzia datorkit gogora. Aipatzen zuen hondakinen inguruko eztabaidatik denok irtengo garela irabazle, joandako urteetan zer egiten ari ginen pentsatu ere ez egitetik gure aurrean ze arazo daukagun begi bistan jartzera iritsi garelako. Gure etxeko teilatu eta hormei zutik eta irmo eusteko denok jakin behar dugu zerkhondatzen duen gure bizitokia. Gure eguneroko ekintzek zer eragin duten eta aldaketa txikiek zein garrantzia duten jakitun izan behar dugu, nahiz eta horrek kontraesanetan bizitzea dakarren maiz.

Gaur egun, denok gaude ingurumena babestearen alde edo etorkizuna bermatzearen alde.Epe motzeko errentagarritasun ekonomikoa lortzeko baliabide naturalen ustiapen mugagabean eta gizakiak natura kontrolatzeko borroka etengabean oinarritzen den ereduan bizi gara. Noiz arte?

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuari, Lasarte Oriako zinegotziari etabeste hainbati ezarri nahi dieten kargugabetzeen bidez, PNV, PSOE eta PP alderdiek errentagarritasun politikoa hondakinen hierarkiaren lehen mailan jarri dute. Etorkizunak, ordea, lehen hiru postuak hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklatzeari gorde dizkio. Dudarik gabe, bide berria lantzen jarraituko dugu, eta kargugabetze mozioak alferrikakoak izango dira, zentzuak gidatzen duen herria baitago atzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.