Zuzendariari

Karneta eta pasaportea euskaraz

Donostia.
2011ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Donostian ateko poliziak ez dit ulertu euskaraz karneta eta pasaportea berritzera nindoala. Aztoratu xamar esan dit espainolez berehala ekarriko didala itzultzailea. To! Baina itzulian zuzenean bidali nau 9. mahaira. Han, euskaraz txukun asko, berritu didate Espainiako nortasun-agiria. Eskua emanez eskertu diot euskaraz egin izana, ondo hartu du, eta bigarren mahai batera bideratu nau. Hemen berdin, euskaraz oso txukun eginez, eguneratu didate Espainiako pasaportea. Berriro eskua eman, emakumea euskaragatik eskertu, eta biok irribarre, atera naiz ateko polizia euskaraz agurtuz. Ez dut inon itxaron beharrik izan. Posiblea da beraz bulegoetan euskaraz eginez Espainiak indarrez inposatzen dizkigun naziotasun agiriak ateratzea. Hau ohorea! Hau 2011ko irailean. Kontua 2010eko abenduan hasi zen. Orduan mehatxuka indarrez atera ninduten bulegoetatik euskaraz egiteagatik, eta ez espainolez, beraiek exijitu bezala. Nahiz euskaraz behin eta berriro agertu nien EAEko 1979ko estatutuak eta 1982ko euskara legeak administrazioa behartzen dutela zerbitzua hiritarrak aukeratutako hizkuntza ofizialean ematera. Ez alderantziz. Hilabeteotan, salaketa bera hainbat ingurutan zabaltzeak —Internetez erraza— (polizia etxean, Gasteizko Espainiako Ordezkaritza, Behatokia, Eusko Jaurlaritza, Arartekoa, Madrileko Herri Defendatzailea, Madrileko Gobernu Presidente Zapatero…), eta horrek beren artean eragindako saltsak, ireki dizkit nonbait bideak, eta azkenean aitortu gure eskubidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.