Zuzendariari

Konkista eskubidea

Inazio Agirre Arregi (Ezker abertzaleko kidea).
2012ko urriaren 28a
00:00
Entzun
«La lengua siempre fue compañera del imperio». Nebrijak, 1492an, balio hierarkizatzaile hori ematen dio gaztelaniari. Eta PPk asmo horretan jarraitzen du, gaur, estatu barnean dauden beste hizkuntzak menderatzeko eta Espainiaren espantsionismoa betikotzeko.

Espantsionismoa zuritzeko, PPk dio, Euskal Herrian euskalduntzea eta Katalunian katalanizatzea zilegi baldin bada, zergatik ez da zilegi izango Espainian espainiartzea?

Ba, erabat ezberdin direlako jatorrizko kulturak eta nazio hizkuntzak berregitea euren herrietan eta kanpoko hizkuntza eta kultura arrotzak sarraraztea beste nazioen lurraldeetan.

Lehenengo jokabidea herri guztiek naturalki egiten dute; hau da, beharrezko tresnak eskaintzea, bizitza soziala ahalbidetzeko. Bigarrena, aldiz, kultur inperialismoa da. Beste kulturak eta hizkuntzak ezabatzea eta munduko aniztasuna txikitzea, 400 milioi hiztun izateko.

Hizkuntza komunitateak berdinak dira duintasunean. Euskaldun gisa bizi nahi dugu Euskararen Herrian. Ez dugu nahi Espainia euskalduntzea; Kordoban ikastolak derrigortzea; euskal curriculuma, euskal historia eta euskal kultura Espainiaren hezkuntzako edukien %65ean ematea.

Erabakitzeko eskubidea debekatzen diguzuenean, Nafarroako konkista eta okupazioa eskubide demokratiko bilakatzea eta bortxakeria zuzenbide iturri bihurtzea ez da zilegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.