Zuzendariari

Kontsumoa amaituta, autokritikarako ordua

Ane Miren Lizarralde.
Irun.
2012ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Kontsumoaren erruleta zoroan sartuta ibilitako egunak joan dira, eta betekada galantarekin bukatu da dena (ez bakarrik tripako betekadarekin). Olentzerok eta erregeek haurrei zenbat opari ekarri dizkieten kexatuko gara helduok, gehiegikeria dela, eta ez dakitela zer eskatu ere. Autokritikarako gai ote gara? Uste dut helduok estutzen ditugula umeak opariak eska ditzaten. Antzerki zoro horretan sartzen ditugu, eta begiak platerak bezala jarrita pasatzen dituzte hamabost egun, gezurretazko mundu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.