Esnatu bezain pronto, lehenengo notizia izan da, Kukutza Gaztetxea husten ari dira. 05:00etan hasi omen dira eta oraindik ez dute lortu… arima errebeldeak bizirik, nonbait… ezkutatuta…
Duela pare bat urte egon nintzen han, malabarren topaketa batean. Umeekin joan ginen. Ikaragarria zen hango mugimendua, hango antolaketa….
Auzoansortu duten alternatiba horizontal, sortzaile eta dinamizatzaile hau miresgarria da. Arima pila txiki askok sortu dute Kukutza, gazteek eta haingazteak ez direnek... momentu gogorrak gaindituz, eztabaidatuz, elkarrekin hasiz... aldatuz…
Tailer pila zegoen han: mekanika, okintza, liburutegia, antzerkia, malabarrak, hizkuntzak, musika… Egunero, bazkaltzen ematen zuten, oso prezio eskuragarrian. Bigarren eskuko arropak zeuden, behar zituenak hartzeko...
Espazio aske bat, non ez daukazun zergatik kontsumitu , non dirua ez den xedea, non ametsak gauzatu, non ideiak moldatu, non sistema zalantzan jarri, non kapitalismoak ez zuen lekurik, non sistema patriarkala hautsi…. Eta orain zer? Arima errebeldeek beste habia bat aurkituko dute eta sorkuntzak jarraituko du, beste leku batean, Kukutzan sortu den haziakfruitu ederrak eman dituelako. Eutsi goiari, ametsak ez dizkigute zapuztuko eta.
Indarrak bidali nahi dizkizuegu, mendi puntatik, gu ere duela urte asko ordu hauetan gaztetxe bat defendatzen ari ginelako eta oraindik arima errebelde zantzu txiki bat daukagulako barnean.
Idoia Azkarate. .
Zuzendariari
Kukutza gaztetxeari, arima errebeldeei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu