Zuzendariari

Lanbidek ez du hitza betetzen

Garbiñe Antolin eta Jorge Gomez.
2012ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Joan den urtean hainbat enpresa sortzeko ekimena hartu zuten ekintzaile multzo bat gara. Proiektuak martxan jarri aurretik, ikastaroak egin, prestakuntza jaso, merkatuak ikertu eta zeuden laguntzei buruzko informazioa jaso genuen.

Zeuden laguntzen artean, Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bitartez eskaintzen zuena zen garrantzitsuena. Batetik, 5.000 eta 7.000 euro arteko laguntza ematen zuen, eta, bestetik, beraiek hainbat kutxarekin adostutako kreditu baten interesak bere gain hartzeko konpromisoa hartu zuen. Urte oso bat igarota, oraindik ez dugu diru horren berririk izan, eta, gainera, bankuek Lanbidek ordaindu ez dituen interes tasak ordainarazi dizkigute. Lehen kredituaren %3,36 ordaindu behar genuen, eta, orain, berriz, %10,74 ordain behar dugu.

Lanbidekbeti enpresa berdinak bultzatzeko hartzen dituen ekimenen propaganda egiten du; politikariek ere ekintzaile berriei eskainitako guztia esaten dute aho betez, baina errealitatea da asko eskaintzen dutela, baina beren hitza ez dute betetzen, eta besteok ordaindu behar ditugu haien hutsak.

Horren inguruan dagoen txarrena da Lanbidek ez duela aurpegia ematen, eta administrazioaren isiltasunaz baliatzen da hori guztia aurrera ateratzeko.

Gauza bakarra eskatzen dugu: gureganako errespetua. Emandako hitza bete beharrekoa da, eta, arazorik badago, egoera gardentasun osoz agerrarazi. Gure egoera berean dauden pertsonekin bat egin nahi dugu, gure ahotsa ozenago entzun dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.