Zuzendariari

Madrilera ez?

D. Sastre.
Pasaia.
2011ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Lehenik eta behin, poztekoa da Madrilera ordezkaritza bidali nahi ez duena aurkitzea, Pako Aristi lekuko. Halere, Madril gure gunea ez denezhara joan behar ez dugula esatea oso erlatiboa iruditzen zait. Aristik azpimarratzen du zergatik ez. Ez du esaten, ordea, zer lortzen den ez joatearekin. Izan ere, azken urte hauetan ez baikara joan, eta Gandhi ez da azaldu.

Badago, ordea, beste ikusmolde bat: alderatzea joatea / ez joatea. Esan nahi baita: joateko deiarekin eta, gainera, euskaldunak zein baskoak elkarrekin joateko deiarekin, hainbat helburu bete dira jada, eta ez da komeni ahaztea erabakiak helburu batzuk lortzeko hartzen direla. Lehenik eta behin, PNVkoak nabarmen geratu dira dagoeneko. Ez gure begi bistaren aurrean, bere begien aurrean baizik. Haiek ezker abertzalearen atzean geratzea jasango al dute?

Bestetik,nafar erregionalistek euren buruari ezarri diote larrutze bera. Ondorioz, erregionalista eskubizaleak zein progreak, biak garaituko ditugu (zenbakiz, ondo ulertu, otoi). Hortaz, zer da hobe? Abstenitzea/zuriz/baliogabetuak agertzea ala EHko lehen indarra izatea? Epe laburreko helburua da, ados. Hortik aurrera, helburu estrategikoak finkatu beharko dira.Berriz ere, esango didazu politikoek ez dutela estrategiarik. Nik ezagutzen ditudan politiko gehienak espetxean daude, eta kalean gauden herritarrok politikan ari gara. Ulertzen ez dudana zera da: zergatik eskatzen diozu beste bati Gandhi izatea. Zer eragozten dizu zuk zeuk urrats hori ematea?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.