Arretaz segitzen ditut geure hiriburuetako meskiten inguruko albisteak, esate baterako hemen Bilbon Basurtun egin nahi zuten tenplu musulmanaren aurkako protestak eta Gasteizko ekintza bortitzak eta polemika bizia. Izan ere, ia 10 urtez Fika kalean bizi izan gara meskita baten ondoan (eta gainean), ostiralez ostiral horra biltzen zen jendemultzo handia, eleaniztuna eta koloretsua ikusi eta entzun (den-denak gizonezkoak, hori bai) eta Ramadanaz Ramadan hor inguruan sortzen zen giroa usaindu. Afrika beltzaren etorkinekin konparatuta arabiar jendea orokorrean itxiagoa den arren, eta eurekin harreman gutxi eduki izan genuen arren, gure esperientzia denbora horretan guztian positiboa izan da.
Aberasgarria izateaz gain, ez dutgogoratzen aipatzeko moduko liskarrik. Azken finean polemika honekin Bailen kaleko drogazaleen zentroarekingertatu zena etortzen zait gogora: auzokide askoren aldetik protestaugari egon zen ekimena abiatu baino lehen, baina, urteekin, hala drogazaleentzat nola auzokideentzat esperientzia positiboa suertatu da azkenean. Neuk behintzat ateratzen dudanondorioetako bat argi dago, jendea manipulatzea zein erraza den alegia. Espero dut kontu hauei guztiei buruz jardutean Norvegian berriki gertatutako sarraskia ikasgai izango dugula behinik behin.
Zuzendariari
Meskita baten ondoan bizitzeaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu