Zuzendariari

Murdoch mozorropean

Abanto eta Zierbena.
2011ko irailaren 10a
00:00
Entzun
Ingalaterran, eta bidenabar, munduan, sekulako eskandalua dugula diote. Errealitateak, ostera, islatzen du Murdoch handiki ahalguztiduna zenbait delituren erantzule zuzena dela. Baina menpeko, kolaboratzaile eta soldatapeko asko dituenez, beraien artean politikari batzuk, haiek ordainduko dituzte «negozioaren ondorio zikinak», epaileen arabera.

Horrela adierazten du bere iritzia Ignazio Ramonet kazetariak: «Hiritarrak ez dute konfiantzarik prentsan, esku bete oligarka baten menpe dagoelako. Gainera, oligarka horiek botere ekonomikoa kontrolatzen dute, eta sarritan jarduten dute elkar adituz botere politikoarekin». Horra hor Manuel Castells itzal handiko soziologoak idatzitakoa: «Entzuketen gaia izan zen gainezka egin zuen azken tanta ustelduta dagoen Scotland Yardi dagokionez, eta Murdochen soldatapean bizi denez, nahi duena zelata dezake, lider politikoak zein neskatila erailak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.