Zuzendariari

Nire gurasoei eta beste askori

Durango.
2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Durangoko bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta, lehengo eta behin, ez dut ahaztu nahi egun hartan izeko eta osaba galdu nituela. Osaba mezan abadeari laguntzen ari zela hil zuten Jesuitetan. Gure aititek gorpua elizaren kanpo aldean aurkitu zuen, baina, hilobiratu barik beste hildako askoren artean kanposantuan utzita, familia Durangotik ateratzen laguntzeko alde egin behar izan zuen. Izeko Andra Marin hil zuten. Hondakinen artetik atera eta neben artean gorpua hilobian sartzen ari zirela, metrailatu egin zituzten. Bizitza salbatzeko, gorpua kanpoan utzi, etaeurek sartu ziren hilobian. Gure aita ere, bonben ondorioz, larri zaurituta utzi zuten; konortea galdu eta handik bi egunetara itzartu zen Zornotzan zegoen ospitale antzeko batean. Hori bizi izan ondoren, gurasoek ideia guztien gainetik gizakia zegoelabehin eta berriro esanez eta gorrorik gabeko justiziaren aldarrikapena eginez hezi gintuzten. Euren ereduari jarraituz eta inongo aurreiritzik gabe, 75. urteurren honetan ekintzaren esanahia eta galdutakoak gogoratuko ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.