Nortasun agiria eta gidatzeko baimena euskaraz eta gaztelaniaz atera ahal izateko proposamena aurkeztu du Ezkerrak Nafarroako Parlamentuan. Euskara ikusezin bihurtu nahi lukeen norbaitek pentsatuko du krisi ekonomiko larria dagoen unea ez dela aproposena halako ekimenak aurkezteko. Begi bistakoa da gehiago kezkatzen gaituela egoera ekonomikoak, baina nortasun agiria euskaraz ateratzeak zero kostua du. Galizian, Valentzian, Baleareetan, Euskadin eta Katalunian bi hizkuntzetan ateratzen dira. Doan ateratzen den neurria da.
2001ean Kongresuan PPren bi proposamen onartu diren gida baimenean eta nortasun agirian plurilinguismoa defendatzen zutenak.
Uztailaren 21ean nortasun agiria bi hizkuntzetan eskatu nuen eta ez zuen eskaera onartu. Urrian helegitea jarri unen Euskara Kultur Elkargoarekin laguntzarekin, eta lehengo astean berriro ezezkoa jaso nuen. RD 1553/2005 dioenez «testu fijoak gaztelaniaz adieraziko dira, eta beste hizkuntza ofizial bat duten erkidego autonomoetan hizkuntza horretan ere adieraziko dira». Nafarroan badugu ofiziala den beste hizkuntza bat, nahiz eta zati batean izan. Ez dut ezezkoa ulertzen.
Gidatzeko baimena bi hizkuntzetan jartzea abuztuaren 11n eskatu nuen, urriaren 13an eskatu nuen berriro. Idatzizko eskaerei 15 egunean erantzungo diotela dio lurraldeko trafiko zuzendaritzak, baina oraindik ez dute erantzun. Ea Ezkerraren proposamena aurrera ateratzen den. Doan da!
Zuzendariari
Nortasun agirian euskararik ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu