Zuzendariari

Oihana gure artean!

Gurutze Jauregi Izagirre.
Aitor ikastolako langileen batzarra.
2011ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Badira egun batzuk gure lankide Oihana Agirre ez dela gure artean. Hutsunea nabarmena da ikastolan, eta asko dira beragatik galdetu diguten ikasleak: Non da Oihana?Zergatik ez da etorri? Gaixorik al dago? Trantzea ez danolanahikoa; izan ere, nola azaldu guk ere uler ezindezakegun egoera zentzugabea?

Zergatik ezin du Oihanak gure artean jarraitu? Zergatik izan behar du bere urteenemanak etena? Zer dela-eta amaitu behar dira umeei urteotan eskainitako hezkuntza, laguntza, goxotasuna, alaitasuna, balioen transmisioa… eta amaigabeko ekarpenen zerrenda?

Espainiako Auzitegi Gorenaren arabera, euskal presoen eskubideen defentsaegitea nahikoa arrazoi da Oihana gugandik aldendu eta zortzi urteko espetxealdira zigortzeko.

Bidegabekeria larri eta anker horren aurrean, gure lankidearen errugabetasuna aldarrikatu eta irmoki salatzen dugu jasotako behin betiko ebazpena. Erabakia bertan behera uztea eskatzen dugu. Oihanak aske eta gurekin izan behar du!

Azkenik, lerrootatik, Oihanari eta bere familiari besarkada handi bat eman, eta datorren ostiralean (abenduaren 2an, arratsaldeko 18:30ean, Egiako Plazaundin) izango den elkarretaratzean parte hartzera deitzendugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.