70 egunetik gora dira ikastola zu gabe dela. Ehunka zure lankidetzaren faltan joan diren orduak. Zenbatezinak elkarbanatu behar genituen bizipen eta pasarteak, eta amaigabeak bete ezinak izango diren hutsuneak.
Zentzuak eta bihotzak etxean behar zaitugula oihukatzen duten bitartean, beste berri anker bat heldu zaigu: zure urruntzea. Lau egunean non zinen jakin gabe egon ostean, esan digute ikastolatik, gugandik, etxetik ia 500 kilometrotara eraman zaituztela, Avilara.
Konponbidea eta demokrazia eskatu, eta sakabanaketaren gainzigorra eta krudelkeria eskaintzen dizkigute.
Etxeko epeletik aldendu nahi zaituzte, distantziak eskarien indarra lausotuko duelakoan-edo. Baina jakin badakite bidegabekeria den bitartean aurre egiten jarraituko dugula. Ikastolan izateko eskubidea defendatuko dugu!
Hori dela eta, otsailaren 21ean (datorren asteartean), zure urruntzea eta sakabanaketa salatzeko, elkarretaratzea egingo dugu arratsaldean, 16:45ean, Donostian, Egian bertan (Egia eta Karmengo Ama kaleen bidegurutzean). Ikastolan behar zaitugulako!!! Oihana etxera!
Zuzendariari
Oihana ikastolan izan arte!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu