Ulertu du, baina oker dabil. Alde batetik, proposatzen digu Madrilgo estatuaren mende jarraitu ala estatu propioa eraiki nahi dugun erabakitzea, eta bestetik, espainiarren Konstituzioa derrigorrez betetzea exijitzen digu.
Oker dabil, ordea. 1978ko Espainiako Konstituzioak ez du ezer esaten herrien borondatea errespetatzeari buruz, ezta nazioak independentziara iristeko eta estatu propioa eraikitzeko ahalmenari buruz ere. Nazioarteko legediak, ordea, bai.
Nazioarteko Justizia Auzitegiakonartu egin izan ditu alde bakarrekoindependentzia aldarriak eta bereizteak. «Nazioarteko legediak ez dituhalako aldarrikapenak debekatzen», esan zuten epaileek Kosovorenindependentziaren auzian. Zergatikez dute epai bera emango, bada, gurekasuan?
Zuzendariari
Oker dabil Rubalcaba
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu