Orain arte ez zidaten halakorik esan. Naera Haundi baserrian 28 urte daramagu (Abaltzisketa) era ekologikoan lanean; frutazaintzan eta marmeladak egiten azkenaldian.
Ehiztariekin era guztietako eztabaidak izan ditut. Mehatxatu ere egin didate, bai hitzez, baita arma erakutsiz ere. Zerbait ezin dela egin esanez gero, gatazkatsua zarela diotsute. Inorekin sartu gabe gustatzen zaigun horretan jarduten dugulako izango da. Hala ere, lehengo eguneko gertakariak zinez harritu ninduen.
Badirudi lizentzia ordaintzearen truke nahi dutena egin dezaketela, ehizerako legeak begiratzeko ardura hartu gebe. Legeak dio ehizean aritzeko turismoko baserrietatik zein lehentasunezko nekazaritza ustiategietatik (gure kasua) 200 metro egon behar direla eta ez 50. Euskaraz ari ginen eztabaidan, horietako bat bertako euskaran ez nintzela ari jabetu zen arte (Donostian jaioa naiz eta nire ama hizkuntza gaztelera izan zen). Nongoa nintzen galdetu zidan, eta bere kontua ez zela erantzun nion. Hona lapurtzera etorri ginela eta Afrikara itzultzeko esan zidan. Komentariorik ez.
Politikariei hots egin nahi diet, ausartagoak izan daitezen, eta hainbeste lege ezarri beharrean, batak eta besteak pozik egon daitezen saiatuz, ehiztari elkarteen presiotik aska daitezen eta behingoz ehiza debeka dezaten etxebizitza inguruetan, behar izanez gero kartelak ere jarriz, gauzak behar baino haratago hel ez daitezen.
Gukbakean utz gaitzaten besterik ez dugu nahi, halako egoerarik bizi beharrik gabe.
J. M. Gonzalez Martinez.
Zuzendariari
Orain, ehiztari xenofoboak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu