Zuzendariari

Osakidetza eta euskara

Donostia.
2011ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Azken boladan, adina, bi mediku espezialista behar izan ditut, eta txanda hartzekoan, espres eskatu ditut euskara zekiten medikuak. Harrituta hartu naute. Ez omen die(gu) inork halakorik eskatzen. Ez omen daude ohituta. Ez zekiten ze medikuk dakien euskaraz, zeinek ez. Baina harrerako lehen administraritik hasita, telefonoz hartu nauten guztiek eta espezialista txanden arduradunek, ezin hobeto hartu naute beti, euskaraz, nire nahia bete nahian, eta eskaeran animatuz. Berehala aurkitu zidaten espezialistetako bat zegokidan anbulatorioan bertan. Bestea Donostiako Ospitalean. Zorte handiagoa izan bide dut nik Kepa Elortza oñatiar bidegileak baino.

Ospitaleko medikuak, tratu ona, eta euskaraz hartu izana eskertzean, «Zu al ziñan euskerarena?» bota zidan. Txandetako arduradunek ere, «euskerarena da» zioten elkarri niregatik, telefonoan nor zen azaltzeko. Hain arraroa al da guk mediku euskaraduna eskatzea? Nik oso jende prestua topatu dut parean nire nahia betetzeko. Agian ohituegi gaude sumisioz jokatzenhizkuntza kontuetan. Eta agian dugu honetan ere garaiaintsumiso jokatzeko, ez? Ez erasokor. Gizalegez. Baina euskaraz.

Ni gainera sinetsita nago. Hemengo hizkuntza jakiten eta mantentzen arduratu den medikuak, arduratu ez denak bezain arduratsu jokatuko du gutxienez herritarron medikuntza kontuetan. Agian arduratsuago ere bai. Zorte dukegu euskaldunok euskaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.