Zuzendariari

Pedro gure artean

A. Romero.
Iruñeko Alternatiba Antimilitaristaren izenean.
2012ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Gaixotasun larri batek eraman du gure laguna, Pedro Otaduy. Gure ondotik eraman, bai, baina gure artean gelditzen da konpartituriko hamaika egoeraren oroimena. Gogoan ditugu intsumisioa jaio zeneko bilera arduratsuak, geroko komunikatuak, kaleko ekintzak, polizien aurreko zure jarrera irmo eta baketsua lagun, edota intsumiso presoekiko sostengu eta elkartasuna. Gastu militarren aurkako kanpaina, eragozpen fiskalaren... Gure ondoan gelditzen zara, Pedro, hainbeste zaindu zenuen Bakearen Etxean, orain kolektibo ezberdinek erabilia, eta gure ondoan gelditzen dira zure irribarrea, zure kemena eta zure elkartasuna desmilitarizaziorako bidean. Adiorik ez, eta mila esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.