Zuzendariari

Pikuondoen eragin negatiboa

Bilbo
2011ko irailaren 6a
00:00
Entzun
Orain dela urte batzuklagun batek zera esan zidan, pikuondo bat ondo-ondoan daukaten etxe asko hutsik egoten direla, abandonatuta, beste zuhaitz mota batzuk dituzten baino sarriagotan.

Zur eta lur geratu nintzen, ezin sinetsi, pikuondo batek horrelako eragin negatiborik?

Geroztik, konturatugabe, etxe abandonatu bat ikusten dudan bakoitzean, bere ondoan zein zuhaitz mota dagoen aztertu izan dut, ia nahi gabe bainalagunak esandakoaberresteko edo ezesteko asmoz.

Guztira ikusi ditudanetxeak ez dira asko izan,80 inguru. Eta etxeen hiru laurdenetan, beti izan dute pikuondo bat etxetikhurbil.

Egia esanda, pikuondoak, beste fruta-arbolak bezalaxe, etxe inguruetan landatuohi diren zuhaitzak dira,hau da, guztiz normala da etxe baten ondoan horrelako zuhaitzak izatea, baina,pikuondoak bezalamakatzondoak, sagarrondoak, gereziondoak… ereizaten dira etxeeninguruetan, eta zuhaitz horien maiztasuna askoz txikiagoa da etxe abandonatuetan.

Gero euskarazko esaldifamatuari bueltak ematen hasi nintzaion: «Joanpikutara». Zerikusirikizango du etxe abandonatuekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.