Larunbat honetan, ekainak 30, Gasteizko Alde Zaharrak ondo merezitako omenaldia egingo dio Rafa Ruiz de Zarateri, auzoaren alde 40 urte baino gehiago lanean daramatzan gure borrokakide maitagarriari, Etxauri plazan (gaztetxearen ondoan). Omenaldi xume eta formatu txikikoa, baina balio handikoa, Rafa bera bezalaxe.
Zaharraz Harro! elkartean aspaldian izan dugu buruan omenaldi hauxe egitea, esker ona adierazteko. Gurekin ere aritu delako Rafa. Zer hoberik halako omenaldi bat jasotzeko, maitasunetik sortu eta geure auzoari maitasuna adierazi nahi dioten jai batzuen barruan baino. Borrokalaria, inkonformista eta ehundura sozialean aberatsa baita. Rafak, auzoari dion maitasunetik abiatuta eta justiziarako duen senaz, borroka egin du, lan egin du, lagundu egin du, inguratzen duen errealitatearekin konprometitu egin da. Zaharraz Harro!, Rafa bezalako auzokideekin harro.
Baina gaurko omernaldi hau ez da Zaharraz Harrorena; gutxi-asko Rafari zer eskertua diogun ezin konta ahala herritar eta elkarterena da. Asko gonbidatu ditugu gaurko omenaldira, ahal izan ditugun guztiak, eta pertsona eta elkarte horietarik batzuek parte hartuko dute gaur Rafari egingo diogun aitortzan.
Baina, izan seguru, izango da harengana iritsi ez garen inor. Lerro hauen bidez, hutsune hori bete nahi genuke, omenaldira agertu nahi luketen guztiek Etxauri plazan egingo den ekitaldiaren berri izan dezaten.
Gaur, 18:30ean, Zaharraz Harro!, Rafaz harro!
Zuzendariari
Rafa Ruiz de Zarateren omenaldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu