Zuzendariari

'Si vis pacem...'

2012ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Ertzaintza, polizia, guardia zibil, foruzain. Handia da hedabide zein botere judizialaren babesa jasotzen duten segurtasun indarren arteko adiskidantza. Poliziakideen hitza egia absolututzat hartzen aspaldi ohitu ginen, estatistikak bariazio logikoez apaintzen dituzten hanka sartze nanoen txosten horiek, epaile askoren kontzientzia garbietan itotzen jarraitzen dute. Baina errealitate honen gerizpean Iñ igo Cabacasen hilotzak atseden hartu du jada, eta polizia etxeetan hedatzen ari den ustelkeria kirats-lurrinak, gas hilkorrera eraldatzeko bidean eman du aurrerapauso berririk.

Maizegi errepikatzen diren gertakari horiek polizia indarkeria neurrigabearen adierazle dira. Beraz, aurrerantzean polizia indarren gehiegikeriak ikertuko dituen batzorde independente bat sortzeko garaia heldu dela ulertu beharra dago.

Autoritateak legez herritarren aurka indarkeria erabiltzeko eskubidea onartua duenez, ikerketa zorrotzagoak aurrera eramateko baldintzak existitu beharko lirateke. Begi bistakoa baita bere barrenak ikertu ahal izateko eskubide bakarra onartua daukaten autoritate horiek orain arte utzitako emaitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.