Zuzendariari

Udal berriak Iruñerrian

2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Argi eta garbi dago Nafarroa Garaiko bi erakunderik handienek berdintsu jarraitzen dutela:UPNk aginduko du, PSNren laguntzari esker. Hala ere, nik ez nuke esanen denak berdin jarraitzen duela. Hasteko, pertsona guztiek eman ahal izan diote botoa nahi zuten alderdiari, gutxi gorabehera, aurreko zortzi urteetan ez bezala, nahiz eta oraindik Sortu alderdiak legeztatu gabe jarraitzen duen. Horrek demokraziari mesede egiten dio.

Beste alde batetik, Iruñerrian bertan, zenbait udaletan, UPNk jarraitzen du agindu gabe, konparaziora, Berriozarren, Atarrabian, Aranguren eta abarrean. Eta, gainera, Nafarroako eskuinik zakarrenak (UPN, PPN eta CDN) ikusi dugu, azken urteotan, Legebiltzarreko eserleku kopuruan behera egin duela. Hemen kontua PSN da. Berak Nafarroan eta PSOEk Madrilen esaten dute ezkerreko alderdia direla, baina gero ikusten dugu oso eskuineko politika egiten dutela.

PSNkoek oraingoan inoiz baino argiago utzi dute Nafarroan ez direla deusen hautabidea aldaketa lortzeko; beraz, nik Izquierda/Ezkerra, Bildu eta Nafarroa Baiko politikari guztiak animatzen ditut lan egiteraongi, benetako oposizioa eginez, eta lasai, fruitu, uzta eta emaitzak etorriko baitira beren kabuz, garaia iristen denean.

Eta PSNkoei zer esan? Horren gustura sentitzen badira eskuineko politika egiten, animatuko nituzke horrela jarraitzera, ea behingoz desagertzen diren UA eta CDN bezalaxe! Uste dut gauza garrantzitsu batzuk aldatzen ari direla Euskal Herrian. Baita Iruñerrian ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.