Master akademikoek eraiki duten unibertso berri honetan, bi urte daramatzat nire karrera profesionala defenditzearren borrokan. Behingoz, bada garaia ozenki hitz egin dezadan. Denbora bitarte honetan, unibertsitatea nire helburuen kontrako aldera bideratu dela sentitu dut,ni hainbat alditan bizitza profesionala eta pertsonala esparru akademikoarekin bateratzen saiatu naizen arren.
Nire egoera pertsonalari dagokionez, azpimarratu nahi dut zein ondorio latz eragin dizkidan izen handiko katedradun batek bion artean ahoz ezarritako akordioa besterik gabe ez betetzeko erabakia hartu izanak.
Akaso nire bizitzak gutxiago balio al du, bere betebehar akademikoetara iristen ez diren goi mailako tituludunenak baino? Gestio eskas horri esker, berriro ordaintzeaz gain, beste zuzendari bat aurkitu behar izan dut, eta bigarren proiektu bati ekin. Gainera, aditzera eman nahi dut ikasle eta irakasleen arteko komunikazio gabezia.
Honekin batera, dozente profesionalen arduragabekeagatik eta koherentziafaltagatik, ikasleok (hots, bezerook) bizi beharditugun gatazkak salatu nahi ditut.
Nork ordaintzen ditu irakasle horien akatsak? Horrelako egoera bat jasan duzuen guztioi ozenki eta beldurrik gabe hitz egin dezazuen gonbita plazaratzen dizuet.
Zuzendariari
UPV/EHU serioa al da?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu