Gogoz irakurri dut Enbata-ren 2195. alean Jean Haritschelharek idatzitako artikulua, Frantziako Besta Nazionala gaitzat zuena. Nire ustez, Frantziako lurralde askotan egiten den parada militarra gehiezkoa da; indarren erakusketa da; espantu militarista; joan diren bi mendeetako nazionalismo ezezkor eta xobinistaren ondorioa dela esateko ados nago. Duela hogei eta hamar urte zoritxarrez gutxi zabaldu zen okzitanierazko kantu batean Marti abeslariak horixe salatzen zuen:
«Parelh qu'un carnaval la festa nacionala / Ihauteria bezalakoa besta nazionala ».
Gehiegi ahantzi du ere Frantziako gizarteak —edo hobeki esanez berari boterea ahantzarazi dio— 1789ko 14koa baino 1790ekoa gehiago ospatu beharko zutela. Baina irakaspen horren ondorioz herri ingelesunetan «Bastille Day deitzen dute Frantziako Besta Nazionala. Okzitaniako herrietan, aldiz, bezperan egiten den bestari (Su hiltzaileen pasa kalea eta dantzaldia) areta handiagoa ematen zitzaion 14an egiten zen defile militarrari baino. (Okzitaniako Tolosaz ari naiz dudarik gabe).
1963.etik hona fama gero eta gehiago galtzen ari da desfile militarra, Indotxina eta Aljeriako gerlengatik alde batetik, eta 1968ko iraultzatik sortu zen mentalitate aldaketa eta antikonformismoaren ondorioz, bestetik. Atzerrian lan egiten dudala, behin baino gehiagotan entzun ditut frantses herritarrak esaten «Egun hartan Parisen izan nahi nikek». Baina 14. eguneko desfile militarra baino gehiago, bezpera edo gauero egiten diren ekitaldiak eta dantzaldiak badituzte gogoan. Hots, azken hogei urte horietan zehar uztailaren 14 eguneko tradizio militarra galtzen ari dela esan dezakegu.
Beraz, ez nau oso harritu Eva Joly andreak esandakoak. Pixkanaka desfile militarraren lekua hartu beharko luke herritarrenak. Orain nagoen tokianFrantziako kolonia izan zen Kongo Brazzavilleko hiri txiki batean lan egiten dut bide eraikuntzan; departamentuaren hiriburua den Ewo hirian besta nazionala egitera etorri da Denis Sassou Ngesso presidentea,abuztuaren 15eko Festa Nazionalaren karietara. Naski hasieran desfile militarra izan zen, baina atzetik herritarrenak jarraitu zuen; enpresa pribatu eta publika bakoitzak ordezkari batzuk igorri zituen, Ewoko kale nagusitik iblitzeko. Bertako jendeekin mintzatuz, halako ekitaldietan Kongo egiten duten eragile guztiak kontuan hartzen dutela esan didate. Ea egun batez bere kolonia ohietatik zertxobait ikasten duen Frantziako Gobernuak.
Zuzendariari
Uztaileko hamalaugarren eguneko besta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu