Badira zenbait gai neurria hartzeko balio dutenak. Adibidez, autodeterminazio eskubidea onartzea edo ez onartzea, espainiar estatuaren demokrazia maila neurtzeko baino gauza hobeagorik ez dago. Arabako Iruñaren gaiarekin antzekoa gertatzen da; «kotoiaren proba» dirudi. Hasieran Gasteizko Euskal Filologiako bi irakaslek ostraken datazioak ez direla egin behar esan zutenean, gure ustez ez zuten proba gainditu, arkeometriak benetakoak ala faltsuak diren ondo froga dezakeelako.
Sustatuk ere ez du «kotoiaren proba» gainditu. Gai honekin lotuta, gure batzordeak Euskaltzaindiaren jarrerari buruz artikulu bat argitaratu ondoren, mezu bat agertu zen, oso gogorra, artikuluaren kontra. Hurrengo egunean erantzun genion, goizean eta berriro gauean. Baina, nahiz eta mezua bi aldiz bidali, ez zen argitaratu. Sustatuz arduratzen den enpresara mezu elektroniko bat bidali eta erantzunik ere ez genuen jaso.
Zoritxarrez, ez da lehenengo aldia izan. Ostrakak egiazkoak izan daitezkeela defendatzen duen beste bati bere erantzuna bost egun beranduago argitaratu zioten, eztabaida amaituta zegoenean eta jadanik mezu horrek ezertarako balio ez zuenean, eztabaidek pare bat egun irauten dutelako. Penagarria. Oraingoan txarragoa izan da, bost aste geroago oraindik argitaratu gabe dagoelako.
Sustatun komentario hori egin zuen pertsonari gonbita egiten diogu gure erantzuna irakurtzera: www.euskararenjatorria.net-en/Arabako Iruña.
Zuzendariari
Zentsura Sustatun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu