Inguru zoragarri hori maite dugun herritarrok, urtetan bertako aterpetxean ostatu hartzeko aukera izan dugu atsegin handiz. Duela hil mordo bat (24? 30?) bolada labur batez aterpetxea ixtera zihoazela jakanarazi zuen Donostiako Udalak, sukaldean eta geletan egokitzapen lan batzuk egin behar zituztelako. Mendira gindoazela, han ikusten genituen lanean; baita konponketak bukatuta zeudela ere.
Alabaina, gure harridurarako aterpetxeak itxita jarraitzen du. Ulertzen zaila da, herriaren ondarea den halako eraikin egokia inolako erabilpenik gabe jarraitzea.
Honen bidez, gure kexa agertu nahi dugu eta Donostiako Udaleko gobernu talde berriari behar diren neurriak har ditzala eskatzen diogu, herriarena herriari bueltatzeko.
Zuzendariari
Zer gertatzen da Artikutzako aterpetxean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu