Pasa den igandean Anima naturalis eta PETA elkarteetako hainbat kide Iruñeko Udaletxe plazan elkartu ziren zezenketa eta entzierroen kontra protesta egiteko. Gorputza gorriz eta beltzez margoturik, lurrean etzan ziren, zauritutako zezen baten irudia osatuz. Kultura eta tradizioaren izenean zezenek pairatzen duten tortura eta heriotza ankerra salatu zuten, animalien eskubideak aldarrikatzearekin batera.
Horrek ondoko gogoetak ekarri dizkit burura: nola senti daiteke zezenekiko hainbeste gupida, eta gizaki jaiogabeak akabatzea arazorik gabe onartu? Zezenei, behintzat, jaiotzeko aukera eman zaie, abortatu diren giza enbrioiei ez bezala. Gainera, zezen-ikuskizunetan adardunek bere burua defendatzeko aukeraren bat badute: denok badakigu zenbat pertsona hil izan diren animali horien adarkadez. Pertsona jaiogabeek, berriz, ez daukate defendatzeko ezta kexatzeko betarik ere.
Bestalde, abere horiek, eskubideak izateaz gain, betebeharrak ere izan beharko lituzkete. Argi dago eskubideak eta betebeharrak izaki arrazoidunek dituztela, horiek bakarrik baitira bere ekintzen jabe eta erantzule. Izaki arrazoidun eta askeari pertsona deitzen diogu.
Erabat zentzugabea da zezenketa eta entzierroen kontrako protestak egitea eta pertsonaren eskubideak defendatzeko gai ez izatea. Iruñeko kaleetan zezenen eskubideak aldarrikatzen diren honetan, Antsoainen abortatzeko zentro bat irekitzear dago. Zer gertatuko litzateke hor zezenen abortoak egingo balira?
Zuzendariari
Zezenak balira?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu