Zuzendariari

Zoriontasunaren xerka

Abanto-Zierbena.
2012ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun
Pertsona batzuek pentsatzen dute zoriontasuna bilatu behar dutela. Gutxi askok, berriz, beraiek sortuko dutela aldez edo moldez eguneroko jarduerarekin. Edozein kasutan alderatuko ditugu hedonismoa helburutzat daukatenak eta altruismoaren bila mugitzen direnak, ahaztu gabe gure gizartean jaso dugun heziketan argi eta garbi aukeratu duela bigarren aukera, sarri askotan horretarako zaindaririk zorrotzena errua izanik. Ideien artean, arlo honetan, azken boladan biziki argigarria iruditu zait zoriontasunaren iturririk oparoena besteekin dugun harremana gozatzean datzala.

Egun ditugun gaitz erraldoiekin bizi ahal izateko, zoriontasuna edo esperientzia zoriontsuak izatea ezinbesteko bilakatu zaigu. Bestela, izugarrizko ezintasunak harrapatuko gintuzke arlo guztietan.

Baten bat, halere, ausartu da esatera zoriontsuak izateko koherenteak izan behar dugula. Niri, berriz, hori oso zaila iruditzen zait, zeren eta ziur asko, tamalez, bizitzak aurrera egin ahala gero eta koherentzia gutxiago baitaukat inguruan, onartu arren pertsona ondradu asko topatu ditudala.

ZUZENKETA: Atzoko BERRIAn Bilboko Aste Nagusian lehenbizikoz txupinera eta pregoilari gisa bi emakume arituko direla genion. Baina lehen aldia izango da pregoilaria, txupinera eta ohorezko bilbotarra emakumezkoak direna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.