Usurbildarrok badakigu sortzen ditugun hondakinen kudeaketaz. Herrian lortu ditugun emaitzek garbi adierazten dute (2008an, atez atekorik ez zegoenean, %28,43; 2009an, atez atekoa hasi zenean, %82,33, eta 2010ean, %88,60), eta ikusi nahi dituenak herriko frontoian dauden emaitzei begiratu besterik ez dauka. Euskal Herrian ez da emaitza onik lortu, eta Europa osoan ere aurreneko lekuetan gaude. Orain dela gutxi, EspainiakoIngurumen ministroak hondakinen kudeaketan ondo ari delako zoriondu du Usurbil.
Egun hauetan, Gipuzkoako Foru Aldundia gidatzen duen Bilduk eta Europako ingurumen arloko bost adituk egin duten proposamena zertan datzan ezagutzeko aukera izan dugu Gipuzkoako herritarrok.Zarautz eta Tolosako aurkezpenetan izan nintzen, eta benetan oso egokia iruditu zitzaidan azaldu zigutena. Jendeak egindako galdera askori erantzun behar izan zieten proposamenaren egileek, Europako arduradunek eta Aldundiko Ingurumenekoek.
Proposamenaren egokitasuna ez da bakarrik usurbildarrok (Hernani, Oiartzun eta Antzuolakoak ere bai) ondo egiten dugun hondakinen bilketaren ingurukoa, sortzen duten edo dugun hondakinei irtenbide egokia emateagatik ere bai. Beraz, herrialdeko biztanle naizenez, aurkezpena egin diguten Europako eta Aldundiko arduradunei neure eskerona ematea besterik ez dagokit. Ingurumenarentzat eta herrialdeko biztanleon osasunarentzat onura besterik ez diot ikusten proposamenari. Geuk ez ezik ondorengoek ere eskertuko digutenez,aurrera.
Zuzendariari
Zoriontzeko aurkezpena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu