Klase politikoa
Goiz batzuetan ez genuke egunkaria irakurri behar, klase politiko duina dugulakoan bizi nahi badugu, behintzat. Poliziak Gerad Figueras Kataluniako CIUko legebiltzarkidea atxilotu du, autoz orduko 160 kilometroko abiaduran ibiltzeagatik, gidabaimenean punturik ez zuela. Nazkante horrek, besteon bizia arriskuan jarri ondoren, epaileari legebiltzarkidea zela esateko lotsagabekeria izan zuen, prozedura judiziala oztopatzeko asmoz. Eta hemen hoberena: haren partiduak haren alde egin du; ez omen zekien ez zitzaiola punturik geratzen. Hori jakiteak astiroago joaten lagunduko ziokeen ala? Hori da, beraz, gure eredu izan behar lukeen klase politikoa, etika eta herritarronganako begirunea nik komuneko papera pasatzen dudan tokitik pasatzen dituena. Beste herrialde batzuetan, Figueras politiko ohia izango litzateke dagoeneko.Aitor Garikoitz. Täby.
Erronka
Atzo konfesatzen egon nintzen eta gaur pentsatu dut:—filosofia teorikoa amaitua dut, eta filosofia praktikoan etika ere, baina falta dut lantzea hobeto politika. Borradore aunitz baditut, eta nik sozialismo katoliko euskalduna bultzatzen dut. Eta nire asmoa da hierarkiarekin (aita santua, obispoak, abadeak, monjak...) konformidadera iristea, eskuineko kristau demokraten moduan (horiekin batez ere gure anai arreben arteko lehiak eta konformidadeak). Lantegi gaitza den arren, espiritu enprendedorea, behargina, badut.
Ea zertan doan nire ahalegina.
Roman Garmendia. Donostia.