Zuzendariari

2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun

Oihaneko legea

Zapaterori ez omen zaio gustatu Bilduren emaitza, eta honakoa bota die mehatxu gisan: «Legea bete beharko duzue». Rubalcabari, berriz, Andoaingo zinegotzien bizkartzainak udaletxean armaturik sartzeko alkatesaren debekua ez zaio gustatu, horrek legea betetzen badu ere; eta mehatxu gisan bota digu: «Afera berehala konpontzen ez bada, hau da, legeak lege bizkartzainak udaletxean sartzeko debekua aldatzen ez bada, guk legea aldatuko dugu».

Egur bereko ezpalak. Haiei ez bazaie gustatzen edo dagoen moduan egotea interesatzen ez bazaie, legea aldatu eta kitto! Agian ez dira konturatu legeak alda daitezkeela, baina herriaren borondatea ez dela legeekin aldatzen. Maiatzaren 22an ikusi genuen hori.

Beñi Agirre. Hernani.

Normaltasuna

Krisiak krisi, jende asko normaltasunez prestatzen ari dira oporrak. Gure lagun baten senideak ere, duela urtebete, aurtengo oporrak prestatzen hasi ziren. Laguna gasteiztarra da, eta kolonbiarra, eta bere amak eta ahizpak hamaika tramite egin dituzte Kolonbian, harresiaren alde honetan hilabetez egon nahian. Lagunak hamaika froga aurkeztu ditu Gasteizko komisarian, eta dirutza gastatu, senideen bidaia ahalbidetzeko.

Normaltasunez, bidaiarako bi aste falta zirela, Espainian sartzeko bisatua ukatzen zietela jakinarazi zieten; normaltasunez, atzerritarren eskubideak ukatzearen ondorioa hutsa izaten delako. Doakiela Mireyari eta Patriciari eman nahi genien besarkada. Harresirik ez. Eskubide guztiak guztiontzat.

Uxue Arbe. Gasteiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.