Konponbideari begira

Rufi Etxeberria: "ETAren eta Espainiaren konpromisoen isla bat zen Aieteko Adierazpena"

2016-10-16

Sortuko kideak hainbat gairi buruz hitz egin du BERRIArekin Aieteko Adierazpenaren 5. urteurrena dela eta. Ale batzuk: "Estrategia politiko-militarra oztopo bilakatu zitzaigun"; "Kongresuko 2012ko akordioarekin EAJk PPri lagundu zion gatazkaren konponbideak ibilbiderik izan ez zezan"; "presoen kolektiboak beti erabili izan du legedia, eta legedia bete ez duena gobernua izan da"; "datozen bi urteak oso garrantzitsuak izango dira prozesu subiranista indartzeko, eta hura indartzen ari den neurrian gatazkaren ondorioetan ere urratsak egiteko".

Fernando Lizeaga: "Eskubideak errespetatzea aldarrikatzen ari gara"

2016-09-02

Joxean Kortadi eta biak gose greba mugagabean dira Etxarri Aranatzen. "Helburu nagusia larri gaixo dauden presoen askatasuna aldarrikatzea da". Oarsoaldeko Hitza-ren elkarrizketa: http://oarsoaldea.hitza.eus/2016/09/02/fernando-lizeaga-eskubideak-errespetatzea-aldarrikatzen-ari-gara/

Hazan: "Frantziak askoz gehiago egin behar du"

2015-06-12

Frantziako Gobernuak neurri gehiago har ditzake, Pierre Hazanen ustez. Presoak eta biktimak haren lurraldean daudela gogoratu du, adibidez. Eta Espainia ere akuila dezakeela.

Argazkiak: 2011ko urriaren 17tik

Euskal presoen eskubideen alde Kalera Kalerak deitutako manifestazioa, Bilbon