Lege Informazioa
Nor garen
-
EUSKAL EDITOREA SM ‘BERRIA’ egunkariaren eta www.berria.eus webgunearen argitaratzailea da. Andoainen (Euskal Herria) du helbidea EUSKAL EDITOREA SMk (IFK: B20809040), Martin Ugalde kultur parkean, eta Gipuzkoako Merkataritza Erroldan dago izena emanik, 2034. tomoan, 73. folioan, SS-22521 orrian. Harremanetarako: berria@berria.eus
Lege oharra
- www.berria.eus BERRIA egunkariaren edizio digitala da. Webgunea bera eta haren edukiak (testuak, irudiak, soinuak, bideoak, diseinuak, sorkuntzak, softwareak) Creative Commons lizentzia baten pean daude. Zehazki, Aitortu-PartekatuBerdin baimenaren pean. Baldintza horiek salbuespen hauek dituzte: ez diete eragingo EFE eta Argazki Press agentzietatik datozen edukiei eta Euskal Editorea ez den beste enpresa batzuetatik datozenei. Eduki horien gaineko eskubideak haien jabearenak izango dira, eta, beraz, ezin izango dira kopiatu, banatu edota eraldatu jabearen baimenik gabe.
- EUSKAL EDITOREA SMk ezin du guztiz bermatu webgunean agertzen den informazio guztiaren zehaztasuna eta fidagarritasuna; ondorioz, nahiz eta, dituen neurri tekniko eta kazetaritzako jarraibide guztiak eman, webgunean izan liteke akats, birus edo segurtasun arazorik. Beraz, akatsik egongo balitz, barkamena eskatzen du aldez aurretik, eta zure laguntza espero du, alegia, ahalik eta azkarrena horren berri ematea, arren, beharrezkoak diren zuzenketak egiteko.
- Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta ordenagailuko disko gogorrean edo beste edonolako euskarri fisikotan gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako bada soilik; ondorioz, guztiz debekatua dago merkaturatzea, banatzea eta aldatzea.
- www.berria.eus-k modua ematen du besterenak diren Interneteko era guztietako informazio, zerbitzu, datu eta programetara sartzeko, eta, halakoetan, EUSKAL EDITOREA SM ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaren inguruko erreklamazioen erantzule ere.
- Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webguneko eduki eta zerbitzuen erabilera egokia egiteko (adibidez, solasgune, eztabaidaleku eta irakurleen iritziak jasotzeko orrietan), eta legez kontrako edo fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko; EUSKAL EDITOREA SM ez da inola ere erantzule izango.
- EUSKAL EDITOREA SMk eskubidea du bere webgunean egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko, aurrez abisurik gabe; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu ditzake, kendu eta handitu, edo agertzen diren forma moldatu, nahi duenean.
- Erabilera arauon inguruko interpretazioan eta aplikazioan arazoak edo ulertu ezinak sor litezkeenez, EUSKAL EDITOREA SMk eta erabiltzaileak egoki deritzote Donostiako epaile eta auzitegien eskumenera jotzea, legozkiekeen beste bide batzuei uko eginez.
Pribatutasun politika
- 1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, erabiltzaileari jakinarazi nahi zaio bere datu pertsonalak EUSKAL EDITOREA SM enpresaren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko erabiliko dira, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, interesdunekin harremanetan jartzeko, erabiltzailearen interesekoa izan daitekeen informazioa bidaltzeko (bai modu orokorrean, bai nabigazioa, segmentazioa edo profilen arabera pertsonalizatua) eta enpresaren jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Kontrakoa adierazten ez badigu, interesdunaren datuak epe zehatzik gabe kontserbatu daitezke, harekin dugun harremanaren jarraipena egiteko.
Interesdunaren datuak tratatzeko oinarri juridikoak hauek dira: eskatutako zerbitzuak emateko kontratua gauzatzea eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa.
EUSKAL EDITOREA SMk konpromisoa dauka erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.
Erabiltzaileak informazio komertzialik jaso nahi ez badu, tratamenduari aurka egiteko eskubidea erabili dezake. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, "Interesdunen eskubideak" atalean azaltzen den moduan.
Webgune honen bitartez datu pertsonalak emateak esan nahi du eskatzailea honen guztiaren jakitun dagoela eta onartu egiten duela pribatutasun politika honetan adierazitakoa.
- 2. Datu pertsonalak biltzea
Webgune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Datu pertsonalak emateko, galdetegi bat bete beharko da, eta, bertan, adierazita egongo da datu horien helburua zein den, eta zer datu eman behar den nahitaez. EUSKAL EDITOREA SMk ez du eskatuko erabiltzaileak nahi duen zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino. Galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, EUSKAL EDITOREA SMk beharbada ez dio erantzungo erabiltzailearen eskaerari.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osatuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean eta bai geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Datuak egiazkoak ez badira, EUSKAL EDITOREA SMk zerbitzurik ez ematea erabaki dezake, edo legeak ezartzen dituen beste ekimenak abiatzea.
Erabiltzaileak ezin du hirugarrenen datu pertsonalik erabili, haien baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Webgune honen atal batzuetan irakurleen iruzkinak onartzen dira. EUSKAL EDITOREA SMk ez du bere gainean hartuko iruzkin horietan azaltzen diren iritzien erantzukizuna. EUSKAL EDITOREA SMk beretzat gordetzen du iruzkin mingarriak edo laidogarriak ezabatzeko eskubidea, baita iruzkin horiek egin dituzten erabiltzaileen sarbidea blokeatzekoa edo galaraztekoa ere.
- 3. Gako pertsonalen erabilera
Erabiltzaile gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erabiltzaileak konpromisoa izango du gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko. Erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, webgunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.
EUSKAL EDITOREA SMk gomendatzen du erabiltzaile gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta karaktere alfanumerikoak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan gordetzea (fisikoa zein informatikoa). Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide gakoak aldatzea.
Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio EUSKAL EDITOREA SMri.
- 4. Jakinarazpenak hirugarrenei
Erabiltzaileari aditzera eman zaio bere datuak Euskarazko Komunikazio Taldea SA osatzen duen taldeko beste enpresa guztiei eta Berria Hedabideen Fundazioari jakinarazi dakizkiekeela, betiere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz.
EUSKAL EDITOREA SMk antolatzen dituen zozketetan parte hartzen duten erabiltzaileen datuak argitaratu egingo dira baldin eta zozketaren irabazleak izan badira.
- 5. Interesdunen eskubideak
EUSKAL EDITOREA SMk erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, baita datuen portabilitatea eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean, edonoiz egin dezake gai honi buruzko eskariren bat. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio EUSKAL EDITOREA SMri: Martin Ugalde kultur parkea, 20140 Andoain (Gipuzkoa); 943 30 43 45 telefonora deitu, edo, bestela, datuenbabesa@berriataldea.eus helbide elektronikora idatzi. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna ados ez badago eskariari emandako erabakiarekin, edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake: kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
Eskaera lege ordezkari moduan egiten badu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
- 6. Segurtasun Neurriak
EUSKAL EDITOREA SMk, datu pertsonalak erabiltzean, behar diren neurri tekniko eta antolamendu-neurriak hartuko ditu datuen segurtasuna bermatzeko eta eragozteko datu horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea. Betiere, kontuan izanda egoera teknologikoa, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak, bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko edo naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun neurri informatikoak ez direla erasoezinak eta, ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku hartze edo esku hartze bidegabeak, baina ez liratekeela EUSKAL EDITOREA SMren erantzukizunpekoak.
- 7. Trafiko datuak
Zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, webgune honek erabiltzaileen IP helbideak erregistratu ditzake. Hartara, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira; esate baterako, aztertu ahal izateko zein izan den ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua, webguneko bisitarien kokapena (probintzia), bisitarien jarduera eta erabilera maiztasuna.
Aipatutako helburua lortzeko, EUSKAL EDITOREA SMk egokiak iruditzen zaizkion softwareak (esate baterako Google Analytics) erabiliko ditu webgune hau neurtzeko eta aztertzeko.
- 8. Indarraldia
EUSKAL EDITOREA SMk beretzat gordetzen du bere pribatutasun politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege edo jurisprudentzia aldaketak izan direlako. EUSKAL EDITOREA SMk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, EUSKAL EDITOREA SMk gomendatzen du aldian-aldian sartzeko pribatutasun politika honetara.
Zozketaren oinarriak
- Lehiaketetan eta zozketetan, 18 urteko edo gehiagoko herritarrek parte hartu ahal izango dute, baldin eta ez badira BERRIA Taldeko langile edo ahaide hurbileko, edo lanbidez zozketarekin lotura duen norbait.
- BERRIA posta elektronikoz edo telefonoz jarriko da harremanetan saridunarekin.
- Erreklamaziorik izanez gero, idatziz bidali behar da, helbide honetara: BERRIA Taldea-Marketin, Martin Ugalde kultur parkea, z/g. 20140 Andoain, edo laguna@berria.eus helbidera.
- BERRIA Taldeak eskubidea du edozein arrazoi dela medio zozketa behin betiko aldatzeko, bertan behera uzteko edo eteteko, eta ez du inolako erantzukizunik izango horregatik.
- Ez da inola ere onartuko irabazitako sarien ordez beste sari batzuk edo dirua hartzea.
- Datu Pertsonalen Babesa
-
Datu pertsonalak babesteko legedia betez, partaideei jakinarazi nahi zaie beren datu pertsonalak Euskal Editorea SMren tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea (aurrerantzean, "Berria"). Hala, zozketak kudeatzeko eta parte hartzaileentzat interesgarria izan daitekeen komunikazio komertzialak bidaltzeko erabiliko dira. Zozketan parte hartzeak partaideen eta irabazleen izen-abizenak eta irudia argitaratzea dakar. Era berean, kudeaketa modu egokian gauzatzeko, BERRIA Taldeko kide diren beste enpresei eta zuzeneko kolaboratzaileei komunikatu dakizkieke partaideen datuak.
-
Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak hauek dira: zuk egindako eskaria (zozketan parte hartzea) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (zuretzat interesgarria izan daitekeen informazioa bidaltzeko).
-
Berriak konpromisoa dauka parte hartzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta datuok babesteko; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Parte hartzaileak kontrakoa adierazten ez badu bederen, datuak inongo epemugarik gabe gordeko dira, parte hartzaileen jarraipena egiteko.
-
Berriak interesdunari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak, baita datuen transferentzia eta tratamendua mugatzeko eskubideak ere. Era berean, edonoiz egin dezake gai honi buruzko bestelako edozein eskari. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, helbide honetara: Euskal Editorea SM, Martin Ugalde kultur parkea, z/g, 20140, Andoain (Gipuzkoa). Telefonoa: 943-30 43 45. Edo, bestela, datuenbabesa@berriataldea.eus helbide elektronikora. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna ados ez badago eskariari emandako erabakiarekin, edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake: kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
-
-
Zozketan parte hartzeak berekin dakar oinarri hauek onartzea.