Polizia operazioa. Euskal presoak. ANALISIA
Etorkizuna
2020-01-23 / Enekoitz Esnaola
Politikoki eta humanoki eztabaidagarriak izan ahal dira euskal presoen harrera batzuetako erakustaldiak, ETAren biktima askorentzat mingarriak izateagatik, baina hortik jauzi handia dago, ministerioak egotzi bezala, «biktimen umiliazioa eta gutxiespena» gertatu dela esatera. Gainera, nekez argudia daiteke «terrorismoaren goratzearen» akusazioa. Baina Espainiako judikatura...
Hala ere, estatu aparatuok gaur egun zaila dute halako operazioekin-eta euskal politika eta elkarbizitza baldintzatzeko. Jada ez dago akzio-erreakzio espiralik; gatazkaren parte batek orain hamar urte utzi zion estrategia politiko-militarrari, eta etxeko lanak egin ditu. Etorkizunera begira dago euskal gizartea, eta biharko egunean ere izango dira presoen harrerak. Denek ere lehengo eskeman dagoen partea ahultzen joateko neurriak hartuz gero, hobeto.