Konponbideari begira

Analisiak

Konpobidea sustatzeko nazioarteko konferentzia. Elkarrizketa. Xabier Aierdi. EHUko soziologia irakaslea

«Uste nuen gehiago emango zuela, baina onerako bada, ondo dator»

 

2011-10-20 / Berria

Konferentzian gehiago espero nuen. Nolabait, ETAren aldetik konpromiso nabarmenagoa gertatuko zela uste nuen. Ez nuen espero disolbatzeko konpromisoa, baina uste nuen adieraziko zuenak eta iragarriko zuenak prozesua azkartu egingo zuela. Neurri batean jarrera anbibalente bat daukat. Uste nuen gehiago emango zuela; ez du eman, baina onerako bada, ondo dator. Hori da nire momentuko posizioa.

Gainontzean, eduki kontuetan, zer esan dezaket? Azken finean, konferentziak zer dakar berria? Ba, gauza gutxi. Testuak zer dakar berri? Gauza gutxi. Beste kontu bat da lehenengo puntuan argi adierazten zaiola ETAri desagertu egin behar duela. Desagertze prozesua hasi behar duela, eta, neurri batean, ezker abertzaleak hori onartzen duen momentutik, badirudi antzezten ari garela nolabait desmuntatzeko fase bat. Maila horretatik ondo iruditzen zait. Horrek mesede egiten dio ezker abertzaleari, zeren, azken finean, oztopo bat kentzen dio.

Baina nik uste konferentziak gehiago daukala besteei exijitzen diena baino, azken finean, ezker abertzaleari egingo dion mesedea, eta, batez ere, ezker abertzalean egon daitezkeen sektore, esango nuke uzkurrei, edo gura ez dutenei nolabait bukatu fase hau. Uste dut azken finean dela babesleku bat ezker abertzalearentzat; Gernikakoa izan zen bat, hau da beste bat, eta, azken finean, honen guztiaren ondorioa bada eszenifikazio bat non pentsatzen den: 'Guk esaten badugu desagertzen garela, gero estatuek erantzun egingo dute. Gero, estatuen ostean egongo da alderdien mahai bat'. Hau da, 'hau da guk betidanik mantendu izan dugun filosofia eta mantendu izan dugun ildoa'. Baina nik uste dut hemen norbaitek onartu behar baldin badu gatazka biolentoa dela eta indarkeriazko gatazkak oztopatu egiten diola gatazka politikoaren agerpenari, azken finean, hori onartu behar duena ezker abertzalea bera eta ETA dira.

Nazioarteko konferentzia honek laguntzen badu barrura begira eta barne kontsumorako prozesua azkartzen, ni pozik nago, eta uste dut hori dela hemendik atera daitekeen gauzarik onena».

Iritziaren bideoa honako helbide honetan ikusgai: www.berria.info/berriatb/

Publizitatea