Konponbideari begira

Analisiak

Hitz beste

Bakea, egia

 

2011-10-22 / Anjel Lertxundi

Voltairek bakea lehenesten zuen egiaren gainetik: «Bakea hobea da egia baino». Unamunok justu kontrako ikuspuntua zeukan: «Lehenago egia, bakea baino».

Bakea ala egia? Bi-biak. Bata edo bestea hautakizun jartzeak argia auziaren fokutik desbideratzen du. Trantsizioak bakea lehenetsi zuen egiaren gainetik. Hasita gaude okerraz jabetzen. Orain, zabaldu berri den aro berrian, badira ahotsak egia bakearen gainetik jarri nahi luketenak. Gertatutakoaren egia, biktimen egia, sufrimenduaren egia. Ulertzen dugu planteamendua. Baina egia bakearekin batera, eta ez bakearen kaltetan, elkarren artean eraikitako etorkizun bati aukerak itsutuz.

Bakea eta egia, beraz. Biak. Ez daude kontrajarriak, osagarriak dira, elkar bazkatzen dute. Ez dago egiarik gabeko bakerik, ez dago bakerik gabeko egiarik. Berdinen eta desberdinen artean bakea eraikitzen dugularik, egia eraikitzen dugu; egia eraikitzen dugularik, bakea.

Etorkizuna alegia.

Publizitatea